2009/03/31

Tipi-tapa

Nafarroako Gobernuak helikoptero berria erosteko Korrikari diru-laguntza kendu badio ere, aurrera darrai Euskal Herrian barrena (Korrikak diot, helikopteroa, honez gero bere lekuan izango da). Kanpezu inguruan behar du, Uxanurin dagoeneko beharbada. Irribarretsu darama neskatilak lekukoa, dozenaka lagunek haren pauso txikiak jarraitzen dituzten bitartean. Tipi-tapa.

Eta tipi-tapa egingo dute datorren astean ehundaka gaztek Amaiurtik Garazirako bidea. Pausoz pauso, festa giroan, independentziaruntz maldan gora nahiz behera.

Haurra testigua heltzen duen ilusio berarekin jasoko dute milaka herritarrek ikurrina apirilaren 12ko Aberri Egunean. Eta ideia eta pentsamendu desberdinen gainetik helburu beraren alde egingo dute Irunetik Hendaiarako bidea, tipi-tapa. Euskal nazio bat aldarrikatu.

Euskal gizarteak eta euskalgintzak aurrera jarrai dezala, pauso txikiz bada ere, nahiz Euskal Erkidegoan osatuko den gobernu konstituzionalistak pauso luze eta baldarrez atzera egingo duen. Baldarrez diot, denon lehendakaria izango dela aitortzen duen Patxi Lopezek milaka eukalzaleren indarrarekin estropezu egingo baitu. Izan ere, ideia politikoen gainetik gure hizkuntzarenganako maitasuna baitaukagu.

Horrek bat gaitzala, aurrera bidean, tipi-tapa.

2009/03/23

Globalizazioaz edo...

FMLN gerrilla ohiak El Salvadorren izan duen garaipenak indartu egin du azken hamarkadan Latinoamerika bizitzen ari den susperraldia. Urteetan zapaldua izan osteanAEBen atzaparretatik libratzeko borrokan dihardu, demokraziaren izenean.

Diktadore eta gobernu eskuindarrek herrialdea enpresa iparramerikarren eskuetan uztetik nazionalizazio prozesu batea igaro dira, nazioaren aberastasunak harriaren mesedetan erabiltzera. Ikusi beharko Obamaren gobernuak zer nolako erantzuna ematen duen.


Garai batean Castroren Kuba edota Allenderan Txile ez bezala, gaur, Mauricio Funes presidente berria ez dago bakarrik. Hortxe ditu Venezuela, Ekuador, Bolivia, Kuba, Argentina... Herrialdearen aurrerapen ekonomiko eta sozialaz gain Latinoamerika osoaren progresurako plan bat markatzen ari dira. Honen adibide Hego Amerikako Nazioen Batasuna (Unasur) edo Hegoaldeko Bankual.

Horrela mundu osoko herrialde neoliberalak krisian murgilduta dauden bitartean ltinoamerika orain arte bizi izandako zulo beltzetik ateratzen ari da. Benetako globalizazio prozesu bat aipatu da. Ezkerretik. Sozialismotik.

2009/02/16

New Yorkera bidaia, edo mundura...


Durangoko Civelesen ostean euskal literaturan modan dagoen Bilbao-New York-Bilbao irakurri nuen nik ere duela aste batzuk, Olentzeroren opari. Urte batzuetako lanaren ondoren argitaratu du Kirmen Uribek bere lehen eleberria, euskal irakurleon itxaronaldia eta jakin-mina itzaltzeko asmoz.

Jadanik esan ez den ezer gutxi esan dezaket liburuaren gainean. Idazleak narratiba forma berri bat bilatu nahi izan du, idazkera modernoago bat. Eta baita lortu ere. Egungo nazioarteko idazleen pare jarri da, irakurlea irakurtzen ari den momentuan bertan idatzia denaren sentsatzioa emanaz. Istorioa kontatzeko zuzeneko forma darabil, ahozkoa bailitzan. Eta idazlea bera istorioaren protagonista izateak areagotu egiten du sentsazio hori.

Hala ere Uribe Bitartean heldu eskutik poema liburuak utzitako espektatibetatik urrun geratu dela esango nuke. Ugariak izan dira liburuaren kritikak. Beñat Sarasolarena edota Volgako batelariena, besteak beste. Lehenak liburuan kontatzen diren istorioen orden eza eta ardatz baten falta kritikatzen ditu. Bigarrenak, Bernardo Atxagaren Obabakoakekin alderatzen du, honen kopia eskas bate dela argudiatuz.

Esan dezaket neu ere bat natorrela puntu askotan kritikari hauen iritziarekin. Uribek ez du lortu Obabakoakek bezalako nobela baten gisa euskal literaturaren oraina eta geroa markatzerik. Bere idazkera berritzailea eta landua bada, baina ez dio behar bezalako probetxurik atera. Egia da baita ere, bere nobela, benetakoa, idazteko informazio bilketaren nondik norakoak kontatzen dituela, eta hurrengo baterako itxaron beharko dugula fikziozko nobela irakurtzeko.

Liburuaren salmenten menpe idaztea leporatzen diote. Idazkera sinple batez irakurle guztiengana iritsi nahi izate, euskal literaturaren irakurleak ez direnenganaino. Ez du ez ase euskarazko obra on bat irakurtzeko nuen esperantza, baina horrek ez du esan nahi alde batera uzteko lana denik. Euskaraz irakurtzera bultzatzen badu bada zerbait dagoeneko. Kike Amonarrizek dioen bezala: Jendea harrapatuko duen kultura egin behar da, bai liburuak eta bai diskoak, eta horiek irakurtzera eta entzutera ohitzen direnean, kalitatezko euskarazko kultura ere kontsumituko dute. Hala bedi.

Gure literatur tradizioa Agirreren gurasoen etxe hura bezalakoa da, txikia, txiroa, desordenatua. Baina okerrena hori ezkutuan izatea da. Beharrezkoa dugu gure etxe aurretik pasatzen diren horiek sartzera gonbidatu eta etxean zerbait eskaintzea, zerbait hori ezer gutxi bada ere.
Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe

2009/01/29

Gaur Espainian izan naiz

Espainian izan naiz gaur eguerdian. Lisboako Espainian. Posta bidezko botoa eskatu ahal izateko Embaixada de Espanha-ra joan behar izan dugu. Behin bertan geundela oztopoa besterik ez digute jarri. Noski epez kanpo genbiltzala, noski kontsulatuan ez dugula izanik eman... funtzionarioak...
Azkenen onartu digute eta botoak etxera noiz ailegatuko zaizkigun galdetzean azaldu digu alderdiek izen emateko zerrendak itxiak daudela dagoeneko eta Galiziakoak laster behar dutela, baina Euskal Autonomi Erkidegokoak oraindik berrikusi egin behar dituztela eta filtroa pasatzen ez dutenak atzera bota.
Normaltasun osoz azaldu digu hau, posta bidez botoa bidaltzeko eman beharreko pausoak azaltzen zizkigun bitartean. Izan ere, normala baita dagoeneko hauteskundeak ditugun bakoitzean alderdi batzuei aurkeztea eragoztea. Jada inork ez du pentsatzen honek demokraziari ematen dion ostikadan. Inork ez du gogoratzen plataforma hauek duten babesa, edota hauen atzean Euskal Herriaren eraikuntzarako lanean diharduten milaka pertsonen ideia eta iritzia. Legaliatearen aurka dozela bakarrik dakite, beren justiziaren legalitatearen aurka.
Zigarroa pizten ari zen normaltasun berberaz sinistuko zuen justiziaren arrazoietan. Guri hain antidemokratikoak iruditzen zaizkigun arrazoi horietan. Eta guk Euskal Herriaren etorkizunaren kontra ari direla dakigun bezala, funtionarioak gizarteari egiten dioten mesedean sinetsiko du, normaltasun osoz.
Embaixadako funtzionario espainiarrek bezalaxe, boto eskubidea ukatu nahi digu Espainiako Gobernuak. Ideia batzuk, pentsamendu batzuk ilegalizatuz, espetxeratuz. Baina konturatuko dira hau ez dela bidea. Beti izango dela jendea Euskal Herria eraikitzen jarraituko duena, zimenduetatik, egunen batean gure etrokizuna erabakitzeko aukera izan dezagun. Libre izan gaitezen.

2009/01/21

Nire leihotik ikusten dut, zuen bizitzaren gogortasuna

Amak ezin du isilarazi bonben zaratagatik loak hartu ezin duen haurraren negarra.
Eta lurrean datza gaztea, esku artean zapi zuri-beltzari gogor eusten diola. Zapia gorriz bustia dago. Dozena bat lagun urreratu eta zapiaz aurpegia estali diote. Eta gaztea airean altxa dute, zerurantz, munduari, edota Jainkoari erakutsi nahi baliote bezala.
Eta 12 urte besterik ez ditu izango soldadu hark armaz apuntatzen duen mutikoak. Eta begirada jaitsi du, bihurrikeria bat egitean irakasleak zigorra ezarri behar dionean bezala. Baina oraingoan ez du ezer egin. Ezer txarrik ez.

Eta hau guztia nire leihotik ikusten dut. Baita zeuk ere. Eta klik batez interneteko leihoa ixten dut. Eta nik ere lurrera zuzentzen dut soa.
Ez dagoela eskubiderik pentsatzen dut, egunero. Baina ordenagailua itzaltzearekin bat ahazten zaizkit gainerakoen sufrimenduak eta nire arazoak iruditzen zaizkit munduko inportanteenak.
Ez dago eskubiderik, ez. Ez eta hitzik Palestinan gertatzen ari dena azaltzeko. Edo nik behintzat ez dut topatzen. Israel eragiten ari den triskantzak ez du justifikaziorik. Herri batekin bukatu nahi du, bonbez. Ehiztariak kaiolan dagoen txoritxoari tiro ematen dion bezala harresiz inguratua dagoen Gazako lurraldea suntsitu gura du. Berdin zaio eskola, etxe edo ONUko egoitza... Dena txikitzen du. Eta bertan dagoen zibil, kazetari edo laguntzera doan oro hil.
Eta bonbez edo tiroz hiltzen ez dituenak gosez eta gaixotasunez hilko ditu setiatutako herrian, kanpo laguntza guztiak ukatuz. Israelek ordea berean jarraituko du mundu zabaleko herrialde gehienen babesa duen bitartean. Hauteskundeetako kanpaina izan ala ez. Geuk esan behar diogu stop!!! Eta Palestinako herriari gure eskua eskaini, baita bihotza ere.

Eta negarrez ari zen haurra isildu da. Orain ama da malkotan blai dagoena.

2009/01/09

Sostiene Pereira


Sostiene Pereira que le conoció un día de verano. Una mafnífica jornada veraniega, soleada y aireada, y Lisboa resplandecía. Parece que Pereira se hallaba en la redacción, sin saber qué hacer, el director estaba de vacaciones, él se encontraba en el aprieto de organizar la página cultural, porque el Lisboa contaba ya con una página cultural, y se la habían encomendado a él. Y él, Pereira, reflexionaba sobre la muerte. En aquel hermoso día de verano, con aquella brisa atlántica que acariciaba las copas de los árboles y un sol resplandeciente, y con una ciudad que refulgía, que literalmente refulgía bajo su ventana, y un azul nunca visto, sostiene Pereira, de una nitidez que casi hería los ojos, él se puso a pensar en la muerte. ¿Por qué? Eso, a Pereira, le resultaba imposible decirlo.
Sostiene Pereira, Antonio Tabucchi

Azken urteotan dagoeneko klasiko bat bilakatu den eleberri bat, dudarik gabe. Antonio Tabucchik maisutasunez azaltzen du Portugalgo diktadura gordina. Espainian gerra zibila, Europa Bigarren Mundu Gerraren atarian... Ez ziren garai samurrak, eta Portugalen bizi zirenek aukeraketa egin beharra zuten: edota erregimenaren itzalean bizi, ala gauzak aldatzen ahalegindu.
Idazleak sortutako pertsonaiak, Pereirak, arrasto sakona utziko du ezbairik gabe irakurlearengan. Lokartu aurreko momentuetan beragana jo zuen pertsonaia, dio Tabucchik, gerora garatzen eta sakontzen joan zena.
Pereira oroitzapenetan bizi den gizon lodikotea da, bakardadeaz ahazteko emaztea zenaren argazkiari hitzegiten diona eta XIX. mendeko idazle frantsesak gustuko dituen kazetaria. Egunkari xume bateko kulturako orrialdeaz arduratzen da, zentsurak argitalpen oro kontrolatzen duen garaietan. Baina konturatuko da ezin dela beti iraganean bizi, aldaketa bat beharrezkoa dela.
Aldaketa horren nahia da irakurlearekin identifikatzen duena. Denok dugu aldaketa baten nahia edo beharra. Aldaketa txikia izan daiteke, edota bizitza guztia alda dezakegu, iragana atzean utziz.
Egiten dugun orok, ezagutzen dugun guztiak... gure izaera aldatzen dute, eta liburuan hori ikus daiteke. Eta beti ez direla zaharrak gazteei irakasten digutenak, batzuetan gazteok lezio ematen badakigula.
Garrantzitsuena aldaketa guztiak bide egokitik, eta batez ere, guk nahi dugun bidetik eramatea da.
Hau guztia Antonio Tabucchik maisutasun handiz azaltzen du, idazkera garbi eta dotorea erabiliz, elkarrizketen sakontasuna zainduz, eta Pereiraren azalpenen errepikapenetan bere bizitzaren monotonia azalduz. Benetan merezi duen liburu bat eta oso erraz irakurtzekoa.

2008/12/15

2008/12/14

2008/12/08


“A viagem não acaba nunca. Só os viajantes acabam. E mesmo estes podem prolongar-se em memória, em lembrança, em narrativa. Quando o viajante se sentou na areia da praia e disse: ‘Não há mais que ver’, sabia que não era assim. O fim duma viagem é apenas o começo doutra. É preciso ver o que não foi visto, ver outra vez o que se viu já, ver na Primavera o que se vira no Verão, ver de dia o que se viu de noite, com sol onde primeiramente a chuva caía, ver a seara verde, o fruto maduro, a pedra que mudou de lugar, a sombra que aqui não estava. É preciso voltar aos passos que foram dados, para os repetir, e para traçar caminhos novos ao lado deles. É preciso recomeçar a viagem. Sempre.” José Saramago

2008/12/03

"Ama, ama"
"¿Qué quieres, cariño?"
"He tenido un sueño"
"¿Y qué has soñado?"
"Que estábamos hablando"
"¿Ah sí?"
"Sí"
"¿Y de qué hablábamos?
"Pues no sé... no me acuerdo"
"¿Y entonces porqué te acuerdas del sueño?"
"Me acuerdo que hablábamos en euskera"
"..."

Ametsak egi bihur daitezen, egin euskaraz!
Euskararen Egun honetan gozatu hitz eginez.

2008/12/02

Zure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal...


Begietako malkoek egunkariko zure argazkia lausotzen didate, lanbroak gure bazterrak estaltzen dituenean bezala. Sobera dira gaur hitz guztiak euskaldunen ahoetan. Sobera ele polit eta laudorioak, denok baitugu zure handitasunaren berri. Zure doinuak soilik tabernetako berotasunen. Gure bihotzetan.
Baga, biga, higa zenbatzen ikasi genuen zurekin. Lekeitioekin poesia ulertzen. Amairua zoritxarreko zenbaki izatetik itxaropenaren zenbaki izatera igaro zen. Euskal Herria hegan egiteko gai dela irakatsi zenigun, hegoak dituen bitartean.
Zure doinuekin lokartu zen Aurtxo txikia. Izarretara begiratzean hautsa dariela ikusten dugu. Eta zure enborretik sortuko dira zuhaitz-adaska berriak.
Gure azalean arrasto sakonak utzi zenituen, ez dira galduko elur gainean txoritxo hanka arinen utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.
Hori guztia eta askoz gehiago eman diguzu. Ez da etengo zurekin lotzen gaituen zilbor-estea.
Ez adiorik, Mikel.

Utzi diguzun altxor handiaren zati txiki bat
Txoria txori
Baga, biga, higa
Gure bazterrak
Gure hitzak
Lili bat

2008/11/27

Metropolia (eta 4)

Informazioaren aro honetan, munduan gertatzen denaren berri jakiteko erraztasun handia dugun garaietan, pentsa askatasuna defendatzen duen gizartean, jasotzen dugun informazioaren kontrola inoiz baino handiagoa da. Ez naiz ari kazetaritzaren objetibotasun ezaz. Ezta adierazpen askatasunak pairatzen dituen hainbat eta hainbat urraketaz ere (gai horiek luze jo dezakete eta beste baterako utz genitzake).

Metroaren sarreran doan ematen dituzten egunkariez hitz egin nahi dut. Hiri askotan irakurrienak dira, hau da, milaka eta milaka pertsonen informazio iturri nagusia eguna hasten den momentutik. Lanera goizean goiz doan pertsonak hau irakurri eta munduan zer gertatzen den badakiela pentsatzen du. Ondoren hamaiketako garaian Badakizue Madonnak mutil-laguna utzi duela, galdetuko die lankideei. Aktualitateaz ari direla Zer iritzi duzue irakasleak ebaluatzeko gobernuak atera berri duen legeaz, galdera botako du airera langileetako batek, ...?, Lehengo batean 100.000 pertsonatik gora manifestatu omen ziren Lisboan eta irakasle asko greba hastekotan omen dira, Larria behar du orduan...
Zer informazio mota ematen digute egunkari hauek? Prentsa sentsazionalistatik gertuago daude informazio serio batetik baino. Tokiko nahiz nazio mailako berri xume batzuk, nazioarteari eskeinitako orrialde soil bat eta ondoren moda, zine, musika nahiz bestelako arloetan famatuak diren jendearen gainean orriak eta orriak. Eta nola ez futbola, futbola eta futbola.
Hainbeste jendek irakurtzen duen egunkari batek horrelako informazioa eskeintzeak, jende honek guztiak bere informazio egarria hauek irakurrita asetzen duela esan nahi du, beraz informazio gehiago duela Brad Pitti buruz José Sócratesen lehen ministroaren gobernuaren erabakiez baino. Horrela egunkari hauek informatu baino gehiago desinformatu egiten dute, jendea ezjakintasun batean mantenduz, informatua dela uste duen bitartean.

2008/11/26

Semaforoa berde noiz jarriko zain nengoela klaxon hotsa entzun dut. Atzera begiratu eta taxiak semaforo gorrian pasatzen ari zen atso bat ia harrapatu duela konturatu naiz. Atsoak aurrera jarraitu du, nire aldamenetik igaro da murmurio ulertezin batean. Berriro ere, alboetara begiratu gabe kalea gurutzatzen hasi da pauso motelez eta beste auto batek ere balazta sakatu behar izan du atsoa ez harrapatzearren. Autobus geltokian bukatu du bere ibilaldi arriskutsua eta birritan aitaren egin du. Fedeak salbatu ote du auto baten azpian bukatzetik? Jainkoak ez dut uste mirari handirik egiten duenik, baina fedeak izugarrizko indarra du.

Euskal Herria em Lisboa tambem tem amigos




ASEH (Associaçao Solidaridade com Euskal Herria)
paisbasco.blogspot.com

2008/11/25

Metropolia (3)



Metroan sartzearekin bat ikusten duzu eskale itsua. Eskua poltsikoan sartu eta dendariak itzuli dizkizun zentimoak eman dizkiozu, errukiz, borondatez baino gehiago.
Ugari dira metroan hara-hona dabiltzan eskale itsuak. Batzuk oihu mingarriez eskatzen dute laguntzatxo bat, besteek rap doinuak kantatzen dituzte. Eguneko ogia horrela irabaztera behartuak dira, bestelako laguntzarik jasotzen ez dutelako. Lan arloko gutxiespenak, gizartearen mespretxuak, bultzatzen ditu metroko tunel ilunetan eskean ibiltzera, satorrak bailiran.
Lekurik ilunenek ere alaiagoak dirudite kolorez janzten ditugunean.
Itsasoak oinak ferekatzen dizkidanean...

2008/11/12


Austin Powers Lisboan da

metropolia (2)



Goizeko zortzietan hiriko metroa jendez gainezka doa. Hala ere isiltasuna da nagusi. Soilik trenaren orroak hausten duen isiltasuna tunelaren iluntasunak irensten duenen. Bidaiari bakoitza bere pentsamenduetan murgildurik doa, lozorroan oraindik, isilik.
Nire alboko bibotedunak aho niminoa ireki du doministiku egiteko. Baina ez da ausartu isiltasun estraino hau puskatzen.
Begirada jaso eta ingurura begiratzen dut. Bakarrik goaz denok. Bakardadean bizi diren pertsonez betea dago hiria. Inork ez du aldamenean duena ezagutzen. Bakoitzak mundu bat sortzen du bere inguruan, hiri bat hiriaren barrunbeetan. Herrixka baten antza gehiago duen hiri bat.