2008/12/02

Zure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal...


Begietako malkoek egunkariko zure argazkia lausotzen didate, lanbroak gure bazterrak estaltzen dituenean bezala. Sobera dira gaur hitz guztiak euskaldunen ahoetan. Sobera ele polit eta laudorioak, denok baitugu zure handitasunaren berri. Zure doinuak soilik tabernetako berotasunen. Gure bihotzetan.
Baga, biga, higa zenbatzen ikasi genuen zurekin. Lekeitioekin poesia ulertzen. Amairua zoritxarreko zenbaki izatetik itxaropenaren zenbaki izatera igaro zen. Euskal Herria hegan egiteko gai dela irakatsi zenigun, hegoak dituen bitartean.
Zure doinuekin lokartu zen Aurtxo txikia. Izarretara begiratzean hautsa dariela ikusten dugu. Eta zure enborretik sortuko dira zuhaitz-adaska berriak.
Gure azalean arrasto sakonak utzi zenituen, ez dira galduko elur gainean txoritxo hanka arinen utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.
Hori guztia eta askoz gehiago eman diguzu. Ez da etengo zurekin lotzen gaituen zilbor-estea.
Ez adiorik, Mikel.

Utzi diguzun altxor handiaren zati txiki bat
Txoria txori
Baga, biga, higa
Gure bazterrak
Gure hitzak
Lili bat

Sem comentários: