2009/03/31

Tipi-tapa

Nafarroako Gobernuak helikoptero berria erosteko Korrikari diru-laguntza kendu badio ere, aurrera darrai Euskal Herrian barrena (Korrikak diot, helikopteroa, honez gero bere lekuan izango da). Kanpezu inguruan behar du, Uxanurin dagoeneko beharbada. Irribarretsu darama neskatilak lekukoa, dozenaka lagunek haren pauso txikiak jarraitzen dituzten bitartean. Tipi-tapa.

Eta tipi-tapa egingo dute datorren astean ehundaka gaztek Amaiurtik Garazirako bidea. Pausoz pauso, festa giroan, independentziaruntz maldan gora nahiz behera.

Haurra testigua heltzen duen ilusio berarekin jasoko dute milaka herritarrek ikurrina apirilaren 12ko Aberri Egunean. Eta ideia eta pentsamendu desberdinen gainetik helburu beraren alde egingo dute Irunetik Hendaiarako bidea, tipi-tapa. Euskal nazio bat aldarrikatu.

Euskal gizarteak eta euskalgintzak aurrera jarrai dezala, pauso txikiz bada ere, nahiz Euskal Erkidegoan osatuko den gobernu konstituzionalistak pauso luze eta baldarrez atzera egingo duen. Baldarrez diot, denon lehendakaria izango dela aitortzen duen Patxi Lopezek milaka eukalzaleren indarrarekin estropezu egingo baitu. Izan ere, ideia politikoen gainetik gure hizkuntzarenganako maitasuna baitaukagu.

Horrek bat gaitzala, aurrera bidean, tipi-tapa.

2009/03/23

Globalizazioaz edo...

FMLN gerrilla ohiak El Salvadorren izan duen garaipenak indartu egin du azken hamarkadan Latinoamerika bizitzen ari den susperraldia. Urteetan zapaldua izan osteanAEBen atzaparretatik libratzeko borrokan dihardu, demokraziaren izenean.

Diktadore eta gobernu eskuindarrek herrialdea enpresa iparramerikarren eskuetan uztetik nazionalizazio prozesu batea igaro dira, nazioaren aberastasunak harriaren mesedetan erabiltzera. Ikusi beharko Obamaren gobernuak zer nolako erantzuna ematen duen.


Garai batean Castroren Kuba edota Allenderan Txile ez bezala, gaur, Mauricio Funes presidente berria ez dago bakarrik. Hortxe ditu Venezuela, Ekuador, Bolivia, Kuba, Argentina... Herrialdearen aurrerapen ekonomiko eta sozialaz gain Latinoamerika osoaren progresurako plan bat markatzen ari dira. Honen adibide Hego Amerikako Nazioen Batasuna (Unasur) edo Hegoaldeko Bankual.

Horrela mundu osoko herrialde neoliberalak krisian murgilduta dauden bitartean ltinoamerika orain arte bizi izandako zulo beltzetik ateratzen ari da. Benetako globalizazio prozesu bat aipatu da. Ezkerretik. Sozialismotik.