2009/01/09

Sostiene Pereira


Sostiene Pereira que le conoció un día de verano. Una mafnífica jornada veraniega, soleada y aireada, y Lisboa resplandecía. Parece que Pereira se hallaba en la redacción, sin saber qué hacer, el director estaba de vacaciones, él se encontraba en el aprieto de organizar la página cultural, porque el Lisboa contaba ya con una página cultural, y se la habían encomendado a él. Y él, Pereira, reflexionaba sobre la muerte. En aquel hermoso día de verano, con aquella brisa atlántica que acariciaba las copas de los árboles y un sol resplandeciente, y con una ciudad que refulgía, que literalmente refulgía bajo su ventana, y un azul nunca visto, sostiene Pereira, de una nitidez que casi hería los ojos, él se puso a pensar en la muerte. ¿Por qué? Eso, a Pereira, le resultaba imposible decirlo.
Sostiene Pereira, Antonio Tabucchi

Azken urteotan dagoeneko klasiko bat bilakatu den eleberri bat, dudarik gabe. Antonio Tabucchik maisutasunez azaltzen du Portugalgo diktadura gordina. Espainian gerra zibila, Europa Bigarren Mundu Gerraren atarian... Ez ziren garai samurrak, eta Portugalen bizi zirenek aukeraketa egin beharra zuten: edota erregimenaren itzalean bizi, ala gauzak aldatzen ahalegindu.
Idazleak sortutako pertsonaiak, Pereirak, arrasto sakona utziko du ezbairik gabe irakurlearengan. Lokartu aurreko momentuetan beragana jo zuen pertsonaia, dio Tabucchik, gerora garatzen eta sakontzen joan zena.
Pereira oroitzapenetan bizi den gizon lodikotea da, bakardadeaz ahazteko emaztea zenaren argazkiari hitzegiten diona eta XIX. mendeko idazle frantsesak gustuko dituen kazetaria. Egunkari xume bateko kulturako orrialdeaz arduratzen da, zentsurak argitalpen oro kontrolatzen duen garaietan. Baina konturatuko da ezin dela beti iraganean bizi, aldaketa bat beharrezkoa dela.
Aldaketa horren nahia da irakurlearekin identifikatzen duena. Denok dugu aldaketa baten nahia edo beharra. Aldaketa txikia izan daiteke, edota bizitza guztia alda dezakegu, iragana atzean utziz.
Egiten dugun orok, ezagutzen dugun guztiak... gure izaera aldatzen dute, eta liburuan hori ikus daiteke. Eta beti ez direla zaharrak gazteei irakasten digutenak, batzuetan gazteok lezio ematen badakigula.
Garrantzitsuena aldaketa guztiak bide egokitik, eta batez ere, guk nahi dugun bidetik eramatea da.
Hau guztia Antonio Tabucchik maisutasun handiz azaltzen du, idazkera garbi eta dotorea erabiliz, elkarrizketen sakontasuna zainduz, eta Pereiraren azalpenen errepikapenetan bere bizitzaren monotonia azalduz. Benetan merezi duen liburu bat eta oso erraz irakurtzekoa.

4 comentários:

Anónimo disse...

eu voy a deixar o meu comentário:

www.gezurrak.wordpress.com

tudo bem?

*Nahia* disse...

eta zeinek nahi du modan egon?

modak bueltatzen dira... eta hor egongo gara..... eta bitartean mundua astindu behar!

gaiztoa izan!

Anónimo disse...

eso son tonterias de blogeros resentidos que no tienen visitas. Nik inoiz eztet behar izan inorrek nik idatzitakoa irakurtzerik, bestela kartelak egingo nituen, kamixetak.

idoia disse...

EEEE Manex zemuz!!! Idoia naiz, Aitzolen blogetik sartu naiz zurea!

Gehien gustatze zaiten liburutako bat aipatuzu!! Oso oso haundia da ta euskera itzulita dao.

Bueno ondo ondo segi ( ya konprobatu nun iñor baño hobeto zaudela hor egia esan!)

Nik Letonia aukeratu det Erasmuseako, Lisboa etzeon ta! Nik re eztakit zeatik!

Ciao!