2009/01/29

Gaur Espainian izan naiz

Espainian izan naiz gaur eguerdian. Lisboako Espainian. Posta bidezko botoa eskatu ahal izateko Embaixada de Espanha-ra joan behar izan dugu. Behin bertan geundela oztopoa besterik ez digute jarri. Noski epez kanpo genbiltzala, noski kontsulatuan ez dugula izanik eman... funtzionarioak...
Azkenen onartu digute eta botoak etxera noiz ailegatuko zaizkigun galdetzean azaldu digu alderdiek izen emateko zerrendak itxiak daudela dagoeneko eta Galiziakoak laster behar dutela, baina Euskal Autonomi Erkidegokoak oraindik berrikusi egin behar dituztela eta filtroa pasatzen ez dutenak atzera bota.
Normaltasun osoz azaldu digu hau, posta bidez botoa bidaltzeko eman beharreko pausoak azaltzen zizkigun bitartean. Izan ere, normala baita dagoeneko hauteskundeak ditugun bakoitzean alderdi batzuei aurkeztea eragoztea. Jada inork ez du pentsatzen honek demokraziari ematen dion ostikadan. Inork ez du gogoratzen plataforma hauek duten babesa, edota hauen atzean Euskal Herriaren eraikuntzarako lanean diharduten milaka pertsonen ideia eta iritzia. Legaliatearen aurka dozela bakarrik dakite, beren justiziaren legalitatearen aurka.
Zigarroa pizten ari zen normaltasun berberaz sinistuko zuen justiziaren arrazoietan. Guri hain antidemokratikoak iruditzen zaizkigun arrazoi horietan. Eta guk Euskal Herriaren etorkizunaren kontra ari direla dakigun bezala, funtionarioak gizarteari egiten dioten mesedean sinetsiko du, normaltasun osoz.
Embaixadako funtzionario espainiarrek bezalaxe, boto eskubidea ukatu nahi digu Espainiako Gobernuak. Ideia batzuk, pentsamendu batzuk ilegalizatuz, espetxeratuz. Baina konturatuko dira hau ez dela bidea. Beti izango dela jendea Euskal Herria eraikitzen jarraituko duena, zimenduetatik, egunen batean gure etrokizuna erabakitzeko aukera izan dezagun. Libre izan gaitezen.

2 comentários:

*Nahia* disse...

tristea...

bai.... baina funtzionario horrek ere legea hausten zuela ahaztua zuen zigarroa pizterakoan?

Anónimo disse...

epa, ba nei ordun bakit ze esangoien: oaindik enaiz jun ezta eskatzea. asike...

bueno,idazten ai naizenez blog bat gomendatzeizut, naiko ondo daola iruitze zait: muxutruk-muxu

bueno, iòauterik urruti pasakoiteun arren igual dio, ondo ibili! ta aioo