2008/11/26
Semaforoa berde noiz jarriko zain nengoela klaxon hotsa entzun dut. Atzera begiratu eta taxiak semaforo gorrian pasatzen ari zen atso bat ia harrapatu duela konturatu naiz. Atsoak aurrera jarraitu du, nire aldamenetik igaro da murmurio ulertezin batean. Berriro ere, alboetara begiratu gabe kalea gurutzatzen hasi da pauso motelez eta beste auto batek ere balazta sakatu behar izan du atsoa ez harrapatzearren. Autobus geltokian bukatu du bere ibilaldi arriskutsua eta birritan aitaren egin du. Fedeak salbatu ote du auto baten azpian bukatzetik? Jainkoak ez dut uste mirari handirik egiten duenik, baina fedeak izugarrizko indarra du.
Subscrever:
Enviar feedback (Atom)
Sem comentários:
Enviar um comentário