2009/03/31

Tipi-tapa

Nafarroako Gobernuak helikoptero berria erosteko Korrikari diru-laguntza kendu badio ere, aurrera darrai Euskal Herrian barrena (Korrikak diot, helikopteroa, honez gero bere lekuan izango da). Kanpezu inguruan behar du, Uxanurin dagoeneko beharbada. Irribarretsu darama neskatilak lekukoa, dozenaka lagunek haren pauso txikiak jarraitzen dituzten bitartean. Tipi-tapa.

Eta tipi-tapa egingo dute datorren astean ehundaka gaztek Amaiurtik Garazirako bidea. Pausoz pauso, festa giroan, independentziaruntz maldan gora nahiz behera.

Haurra testigua heltzen duen ilusio berarekin jasoko dute milaka herritarrek ikurrina apirilaren 12ko Aberri Egunean. Eta ideia eta pentsamendu desberdinen gainetik helburu beraren alde egingo dute Irunetik Hendaiarako bidea, tipi-tapa. Euskal nazio bat aldarrikatu.

Euskal gizarteak eta euskalgintzak aurrera jarrai dezala, pauso txikiz bada ere, nahiz Euskal Erkidegoan osatuko den gobernu konstituzionalistak pauso luze eta baldarrez atzera egingo duen. Baldarrez diot, denon lehendakaria izango dela aitortzen duen Patxi Lopezek milaka eukalzaleren indarrarekin estropezu egingo baitu. Izan ere, ideia politikoen gainetik gure hizkuntzarenganako maitasuna baitaukagu.

Horrek bat gaitzala, aurrera bidean, tipi-tapa.

2 comentários:

*Nahia* disse...

Tipi-tapa haurrek euskaraz ibiltzen ikasten jarraituko dutelako...

Anónimo disse...

eupa tu!!
fotologakin nazkatu ta bloga egin det! ea agregatzea lortzen zaitudan!