2008/11/27

Metropolia (eta 4)

Informazioaren aro honetan, munduan gertatzen denaren berri jakiteko erraztasun handia dugun garaietan, pentsa askatasuna defendatzen duen gizartean, jasotzen dugun informazioaren kontrola inoiz baino handiagoa da. Ez naiz ari kazetaritzaren objetibotasun ezaz. Ezta adierazpen askatasunak pairatzen dituen hainbat eta hainbat urraketaz ere (gai horiek luze jo dezakete eta beste baterako utz genitzake).

Metroaren sarreran doan ematen dituzten egunkariez hitz egin nahi dut. Hiri askotan irakurrienak dira, hau da, milaka eta milaka pertsonen informazio iturri nagusia eguna hasten den momentutik. Lanera goizean goiz doan pertsonak hau irakurri eta munduan zer gertatzen den badakiela pentsatzen du. Ondoren hamaiketako garaian Badakizue Madonnak mutil-laguna utzi duela, galdetuko die lankideei. Aktualitateaz ari direla Zer iritzi duzue irakasleak ebaluatzeko gobernuak atera berri duen legeaz, galdera botako du airera langileetako batek, ...?, Lehengo batean 100.000 pertsonatik gora manifestatu omen ziren Lisboan eta irakasle asko greba hastekotan omen dira, Larria behar du orduan...
Zer informazio mota ematen digute egunkari hauek? Prentsa sentsazionalistatik gertuago daude informazio serio batetik baino. Tokiko nahiz nazio mailako berri xume batzuk, nazioarteari eskeinitako orrialde soil bat eta ondoren moda, zine, musika nahiz bestelako arloetan famatuak diren jendearen gainean orriak eta orriak. Eta nola ez futbola, futbola eta futbola.
Hainbeste jendek irakurtzen duen egunkari batek horrelako informazioa eskeintzeak, jende honek guztiak bere informazio egarria hauek irakurrita asetzen duela esan nahi du, beraz informazio gehiago duela Brad Pitti buruz José Sócratesen lehen ministroaren gobernuaren erabakiez baino. Horrela egunkari hauek informatu baino gehiago desinformatu egiten dute, jendea ezjakintasun batean mantenduz, informatua dela uste duen bitartean.

2008/11/26

Semaforoa berde noiz jarriko zain nengoela klaxon hotsa entzun dut. Atzera begiratu eta taxiak semaforo gorrian pasatzen ari zen atso bat ia harrapatu duela konturatu naiz. Atsoak aurrera jarraitu du, nire aldamenetik igaro da murmurio ulertezin batean. Berriro ere, alboetara begiratu gabe kalea gurutzatzen hasi da pauso motelez eta beste auto batek ere balazta sakatu behar izan du atsoa ez harrapatzearren. Autobus geltokian bukatu du bere ibilaldi arriskutsua eta birritan aitaren egin du. Fedeak salbatu ote du auto baten azpian bukatzetik? Jainkoak ez dut uste mirari handirik egiten duenik, baina fedeak izugarrizko indarra du.

Euskal Herria em Lisboa tambem tem amigos




ASEH (Associaçao Solidaridade com Euskal Herria)
paisbasco.blogspot.com

2008/11/25

Metropolia (3)



Metroan sartzearekin bat ikusten duzu eskale itsua. Eskua poltsikoan sartu eta dendariak itzuli dizkizun zentimoak eman dizkiozu, errukiz, borondatez baino gehiago.
Ugari dira metroan hara-hona dabiltzan eskale itsuak. Batzuk oihu mingarriez eskatzen dute laguntzatxo bat, besteek rap doinuak kantatzen dituzte. Eguneko ogia horrela irabaztera behartuak dira, bestelako laguntzarik jasotzen ez dutelako. Lan arloko gutxiespenak, gizartearen mespretxuak, bultzatzen ditu metroko tunel ilunetan eskean ibiltzera, satorrak bailiran.
Lekurik ilunenek ere alaiagoak dirudite kolorez janzten ditugunean.
Itsasoak oinak ferekatzen dizkidanean...

2008/11/12


Austin Powers Lisboan da